Programak
IKTeskolak burutzen dituen erronka eta ekintza ildoak ikasgelara, ikaskuntza informaleko beste espazioetara, familietara eta gizarte osora hedatzen dira, eragile ezberdinei bideratuak (haur, nerabe eta gazteak, eremu ezberdinetako profesionalak, kudeatzaile publikoak, familia eta gurasoak eta gizartea oro har).
-
Familia konektatuen eskola
-
Bideo-joko seguru eta osasuntsuak
-
Menpekotasun digitalak
-
Online jokoak eta kirol apustuak
-
Hezkuntza afektibo-sexuala eta Berdintasuna
-
Pornografiarako Hezkuntza
-
Zibermanager Programa
Gurasoak laguntza behar dute heziketa lanetan. Internetek aukera handiak ekarri zituen baina zenbait erronka ere bai. Pribatutasuna, sexu ziber-erasoak, sextortsioa, ziber-jazarpena, gorroto diskurtsoa, eduki kaltegarriak, telefono mugikor, sare sozial eta bideojokoen neurrigabeko erabilera, genero ziber-indarkeria...
IKTeskolak laguntza eskeintzen du gai eta ekintza zehatzak lantzeko hainbat formatutan.
(info gehiago)
Bideo-jokoek gero eta toki garrantzitsuagoa hartu dute adin guztietako pertsonen bizitzatan. Eskaintza handiagoa da, eskuragarriagoak dira eta zahar zein gazteak liluratzen dituzte. Aukera ugari eskaintzen dituzte, baina gozatzen dutenen ongizatea arriskuan jartzen duten zenbait ezaugarri aurkezten dituzte. Haien artean, ezezagunekin harremanetan jartzea, joko ingurune zakarrak, gastu ekonomikoak, gogokoak ez diren edukiak edo neurrigabeko erabilera, adibidez.
(info gehiago)
Telefono mugikor, sare sozial eta bideo-jokoen neurrigabeko erabilera eta mendekotasun-nahasteak gero eta arreta gehiago pizten ari dira. Pantailak erakartzen gaituzte, eta pertsona batzuengan eta zenbait testuingurutan egoera jasanezina erakar ditzake, bai eta patologia klinikoa ere. Ezagutza, prebentzioa eta detekzio edo atzemate goiztiarra funtsezkoak dira familia giroan.
(info gehiago)
(info gehiago)
IKTeskolak laguntza eskaintzen du hainbat formatutan gai eta ekintza zehatzak lantzeko.
Oso zaila da, ezinezkoa ez esatearren, pornografikoa den online edukietara sarbidea eragoztea. Interpretazio kritiko bat egiteko parametrorik izan gabe, haur eta nerabeek eduki hauek ikusteko aukera dute edo haien aurrean azaltzen dira, eta horrek eragin negatiboa izan dezake beren bizitzetan. Zenbait kasutan, menpekotasun-jokabideak ematen dira baita ere. Nola hitzegin dezakegu etxean pornografiari buruz?
(info gehiago)
Zibermanager Programa
Zibermanager Programa 2010ean PantallasAmigas ekimenak abiarazitako proiektu aitzindaria da. Berdinen arteko Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa estrategia erabiliz nerabeak esku-hartzearen muinean kokatzen ditugu. Herritartasun digitalaren osoko jarduera da, ziberebizikidetza landu eta genero ziber-indarkeriari aurre eginez.
(info gehiago)