Formakuntza / Aholkularitza / Sentsibilizazioa / Arreta Zerbitzua

Prestakuntza, hiperkonektaturiko eta etengabe aldatzen ari den gure gizartearen erronkei aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzak izateko helburuarekin. Eta aldi berean, online teknologiek eskaintzen dizkiguten aukera guztiak aprobetxatu.

Formakuntza saio bakoitza testuinguru, hartzaile eta helburuen arabera moldatzen dugu: solasaldiak, jardunaldiak, belaunaldien arteko eztabaidak, tailerrak, lehiaketak… Bai eta landuko diren edukiak ere.
  • Familia, gurasoentzako prestakuntza.
  • Haur, nerabe eta gazteentzako prestakuntza.
  • Adingabeekin lan egiten duten irakasle eta beste eragile profesionalentzako prestakuntza.
  • Baliabide didaktikoen garapena.
(ikus prestakuntza eskaintza “Programak” atalean)

Besteak beste, aholkularitza lanak aurrera eramatea, “giltza eskuan” proiektuak garatzea, laguntza zerbitzuak, balio erantsiko zerbitzuak ezartzea…

Hamaika esparru eta foroetan dugun hamabost urte gorako esperientziak bermatzen du gure lana eremu honetan. Jaso dugun esperientzia anitza eta aberasgarria, zabala izateaz gain, erabakiak hartzeko eta politika publikoak garatzeko kalitatezko aholkularitza emateko ikuspegi pribilegiatua ematen digu.

Kanpainak aurrera eramatea, publizitate baliabideak sortzea, hitzaldi teknikoak garatzea beharrezkoak dira biztanleria aktibatzeko, errealitate aldakor batean elkarbizitzeari dagokionean. Era berean, komunikabideekin lankidetzan aritzen gara, dibulgazio lanetan laguntzeko.

Laguntza eta arreta zerbitzuen garapena eta hornidura.

Esta web utiliza cookies. Más información sobre   
Privacidad